LABkutxak

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Ongietorri LABkutxak-era

Aurrerantz 136

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Hemen duzue LAB-Nafar Kutxak argitaratzen duen aldizkariaren 136. alea. Oso gai interesgarriak ditu ardatz, hala nola Banca Cívica-k azkenengo froga europearretan izan dituen emaitza txarrak edota inbertsio-funtsen bitartez kapital pribatua sartzeak dakarren pribatizazioa. Euren web-orrian (www.tipilki.net) atal berri bat ireki dute, prentsan gai hauen inguruan argitaratutako albisteen erreferentziak biltzen dituena.
 

Euskaraz, mesedez!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Berriro ere egonezina, berriro ere urduritasuna, berriro ere euskarazko zerbitzua jasotzeko arazoak, non eta Bizkaian, bere burua euskalduntzat duen enpresa baten. BBK-ko Liberty aseguruen laguntza-zerbitzuan euskarazko arreta oso urria da, eta saltokientzako aseguruen kasuan existitu ere ez da egiten (eskerrak euskaldun borondatetsu bat dabilen inguruan!). Azaldu beharrik ez dago horrelako egoerek eragiten duten estresa, norbere eskubideen ala laneko premien artean hautatzera behartuta.

BBKGE-ren eta beste zerbitzu batzuetako arretarako telefonoetan ere antzeko esperientziak bizi izan ditugu, eta biderkatzen ari dira. Gure ustez bi dira honen funtsezko arrazoiak: zerbitzuen azpikontratazioaren goraldia eta gure kutxaren berezko lurraldetik kanporako hedapena.

Hoiek horrela, BBK-k geure hizkuntzari ematen dion garrantzia neurtu nahi izan dugu enpresaren Gizarte Erantzunkizunari buruzko dokumentuak berrikusita (2006ko uztailean Xabier de Irala orduko presidenteak sinatutakoak), eta harrituta geratu gara bertan beren-beregizko lekurik ez duela ikusi dugunean. 10 omen dira BBK-ren balioak:

 

BBK + CajaSur: zergatik eta zertarako?

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
GARA > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak
2010ko uztailaren 26a
albistera esteka

Arantza Urkaregi eta Joxean Lozano BBK-ko Ezker Abertzaleko Kontseilarien izenean

Bizkaitarrok laster ikusiko ditugu operazio honen ondorioak: Obra Soziala oraindik gehiago murriztuko du BBK-k, kredituak eskuratzeko zailtasun gehiago izango ditugu, laguntza gutxiago izango dira... Eta hau guztia CajaSur zuzentzen zuen Espainiako Bankuaren mesedetan, espainiar Estatuaren interesetan

BBK gobernatzen duen EAJk berehala eman ditu zorionak BBK-k buruturiko CajaSur eskuratzeko operazioagatik. Hala, beste behin ere, argi geratu da EAJk Euskal Herriaren ekonomia sustatzearen aldeko apustua egin baino, Espainian inbertitzea nahiago duela.

Baina Mario Fernandezek gauza asko ditu azaltzeko. Lehena, zergatik ukatu du orain dela gutxi Euskal Herriko kutxak batzeko aukera, krisia dagoela argudiatuz, eta batu da orain oso egoera kaskarrean dagoen CajaSur-ekin, «indartsu» izateko asmoz. Akaso, Andaluzian ez dago krisirik? Gezurretan ari dira beren benetako asmoak ezkutatzeko. BBK kontrolatzen duen EAJk nahiago du Espainian eroso jarraitu, espainiar finantza-sistemari mesede egiten jarraitu nahi du, gure herriaren behar sozial eta ekonomikoei aurre egiteko baliagarria izango litzatekeen izaera sozialeko Euskal Kutxa indartsua bultzatu baino.

 

Enpresako hitzarmena ala negoziaziorako euskal esparrua, zer komeni zaigu?

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Berehala aukera egin beharra izango dugu, eta sekula baino premia handiagoaz. Eztabaida garratza sortu dezakeen arren, galdera bota beharra dago: zein negoziazio esparru komeni zaigu gehiago: BBK osoa (hedapena barne, noski) ala  esparru propio bat, Euskal Herriari dagozkion baldintza bereziak kontutan izango dituena bizitzaren kostuari, antolakuntzari eta negoziazio-mailari dagokionez?

Aurrerago azalduko dugun bezela, arazoa ez da bakarrik bakoitzak duen herrialdearen edota eremuaren ikuspegia –Euskal Herria ala Espainia-, nahiz eta desberdintasun hau egunero azaltzen den sindikatuen eta enpresaren jardunean. Jarrera bikoitza duenik ere badago: “Espainian” konpetentzia sindikala separatista eta “etazalea” omen da, baina bitartean hemen “nazionalisten” eta “ez-nazionalisten” botuak harrapatzen saiatzen dira. “Nazionalista” diogunean “euskal nazionalismoari” buruz ari gara, hori delako gaizki ikusita dagoena.
 

Cajasur, inkoherentziak eta BBK-ko presidentearen aitzakiak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Duela gutxi kutxa honetako presidenteak begi txarrez ikusten zuen negozioa penintsulako hegoaldean zabaltzeko aukera. Zer gertatu ote da azkenengo hilabeteetan iritzia erabat alda dezan? BBK-ren hazteko obsesio hau pausuz pausu jarraitu duenari ez dio harrituko azkenengo hau, hirugarrena, ez izatea onena, ezta kalterik gutxienekoa ere.

Caja Castilla-La Mancha-ren erosketa edo CAM-ekiko SIP-a pil-pilean egon direnean, Fernández jaunak argi eta garbi adierazi du erdialde edo ekialde iberiarrean bakarrik direla interesgarriak antzeko eragiketak, hegoaldean ez dagoelako hazkunde ekonomikorako edo garapen iraungarrirako aukerarik. Izan ere, urtebete da BBK-k Andaluzian ofizina batzuk itxi zituela errentagarritasun falta zela eta.

Bigarren inkoherentzia, larriena, BBK, Kutxa eta Vitalaren arteko fusioari aurre ez egiteko Bizkaiko erakundeak emandako aitzakia: ezin direla lan horretara errekurtsoak desbideratu krisi ekonomikoaren erdian. Argudio honek ez du piperrik balio, edonork ikusi dezakeelako BBK-k Cajasur onbideratzeko zailtasun handiak izango dituela. Bere espezialistak aste honetan bertan hasiko dira buruhausteekin, itxi beharreko bulegoak edota amortizatu beharreko lanpostuak kalkulatzen.
 


Orria: 1 Guztira: 9

Egutegia

September 2010
M T W T F S S
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

Agenda

No events

Nor dago online

Orain 7 bisitari On line